Errota
Errota ostatua Durangoko Tabira auzoan kokatua dago eta ostatu izan aurretik, hainbat bizipen izan ditu.
Ostatuaren parean San Pedro eliza dago, Bizkaiko zaharrenetarikoa. Gainera, eliza honen inguruan sortu omen zen Durangoko herria.
Gaur egun Errota ostatua dagoen eraikina, aspaldidanik enpresa desberdinen egoitza izan da. 1920ko hamarkadan, gaur egun Logroñon dagoen Ramoncin kortxo-egile enpresa frantsesaren gune izan zen.
Argazkia: Gerediaga elkartea
Enpresa Durangotik Tolosara mugitu zen gerra ostean eta Rosario Imaz andreak eraikin horretan ERROTA martxan jarri zuen, Undagoitiakoerrota; Undagoitia izena zeraman etxea zelako. Eta horretarako, aurreko enpresak utzitako ur kanalaz baliatu zen.
Errota bera 20-25 urtez lanean aritu zen. Gerra osteko garaiak izaki, janari eskasia nabarmena zen eta gari eta arto produkzioa ingurutako baserrietan ere urria.
Hala ere, Undagoitiako errotak Rosario Imazek Valladolideko gobernadorearekin zuen harremana zela eta, oso ondo funtzionatu zuen eta berehala aberastu zen. Gerra ondoren Bizkaian zabalik mantendu zen errota bakarra izan baitzen Durangoko hau. Aberastasun horren adierazle dira harrizko horma sendoekin egindako ubidearen kanalizazioa,etxe aurreko lorategi eta pasealekua...
Argazkia: Errota ostatu aterpetxea
Rosario Imaz, trenak San Faustoko pasoan harrapatuta hil zen eta harrezkero errota geratu egin zen. Errota ondoren okindegi industriala zabaldu zen eraikinean baina honek ez zuen luzaroan iraun. Ondoren, behi ustiapenerako ere erabili zen Undagoitia etxea.
Argazkia: Gerediaga elkartea
1975. urtetik aurrera punta-puntako gimnasio bihurtu zen, Tenis , Squash eta Paddel-eko kantxa eta guzti.
1999ko maiatzean eraikina erostea erabaki zen eta eraikinean eraberritze lan garrantzitsuak egin ziren. Hasieratik garbi zegoen errotaren egitura, ondare moduan duen garrantziagatik, mantendu beharra zegoela. Ahalegin eta lan handiaren ostean, 2000.urtean ERROTA ostatua irekitzea lortu zen.
Argazkia: Errota ostatu/aterpetxea
Izan ere, esan beharra dago Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko proposatua izandakoa dela 2006an.
Adituek diotenez, errota honen balio handiena, bere garairako erabiltzen zuen teknologia aitzindaria dela.
Garai batean gimnasio izandakoa txukundu, makina guztiak berritu eta gimnasio berri bat ireki zen. Kirol errota izena hartuz eta gaur egun ostatuaren osagarri bezala erabiltzen da.
Hirugarren solairuan berriz Errotagaina ostatua atondu zen. Horren arrazoia, Durangon, ostatu mailan hutsunea ikusi zela.
Ostatuak 9 gela ditu. Ohe bakarreko gela bi eta 7 bikoitz. Guztiak ere komun, telebista, eta behar bezala txukunduta eta berriztatuta izan dira 2016ko udan.
Talde handiek laugarren solairuan hartzen dute ostatu, aterpetxean hain justu. Aterpetxea taldeentzako pentsatuta dago; Durangaldera datozen antzerki, dantza, musika edo kirol taldeentzako. Aterpetxeak bi gela handi ditu, guztira 20 oherekin osatua.
Urte hauetan jende asko pasa da ostatu eta aterpetxetik. Horien artean, hainbat famatu etorri izan dira, esaterako, musika talde ezagunak, munduko hainbat pilotari profesional ( Bolivia, Venezuela, Txile eta Argentina), Via Campesinako mundu mailako nekazariak, antzezleak, idazleak,...