Ingurunea
Errota Ostatua Durangon kokatuta dago. Horrek Euskal Herriko edozein txokotara gerturatzeko aukera ematen du bere kokapena oso ona delako. Alde batetik, Bilbo 30km-tara dago, Gasteiz 45km-tara, Donostia 80km-tara eta Iruñea 150km-tara.
Hainbat toki zoragarri ditu gure Euskal Herriak beraietaz disfrutatzeko eta hauek Errota Ostatutik gertu daude. Esaterako:
Durangaldeaz gozatzeko aukera ikaragarriak dituzu:
Durango
Argazkia: durango-udala.net |
Hiribildua da, Ibaizabal errekak zeharkatzen du eta bertako eraikinek osatzen duten ondare arkitektonikoa oso interesgarria da. Bestalde, historian zehar garrantzi handia izan du, izan ere, Gerra Zibilean ondorio latzak pairatu zituen. 1937ko martxoaren 31an bonbardaketa ikaragarria jazan zuten eta aurten 80.urteurrena oroitzeko egitarau zabala osatu dute. |
Urkiolako Parke Naturala
Argazkia: turismodurango.com |
Urkiola 1989an deklaratu zen Parke Naturala. Parkea, Aramotz mendizerrak, Durangaldeko mendiek eta Arangio mendizerrak osatzen dute eta aberastasun handiko pasaia da. Bertan dituzuen aukerataz jabetzeko ondoko web-gune ofizialera bideratzen zaituztegu: |
Atxarte: Eskalatzaileen paradisua
Argazkia: neskalatzaileak.blogspot.com
Atxarte, Aitz-txiki eta Alluitz mendien artean dagoen haitzarte zoragarriaren izena da. Urkiolako Parke Naturalaren barruan dago eta Abadiño udalerrikoa. Gaur egun Atxarten Euskal Herriko eskalada eskola garrantzitsuenetako bat dago. 400 eskalada-bide baino gehiago daude bertan, maila errezekoak zein zailak.
Hontza Museoa
Mañaria udalerrian kokatuta dagoen Natur Zientzien museoa da. 2014an ireki zituen ateak 37000 ale desberdinekin eta oso arrakastatsua izaten ari da.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba
Argazkia: minube.com
Urdaibai Bizkaiko kostaldean dago, Oka ibaiak zeharkatzen duen eremua hartzen du gehien bat eta ibaia estuario bihurtzen da azken zatian; eskualde osoaren ardatz delarik. 1984an deklaratu zuen UNESCOk Biosfera Erreserba bezala Urdaibai. 22 udalerrik osatzen dute Urdaibaiko Biosfera Erreserba. |
Urdaibaik hainbat aukera ematen ditu, esaterako:
Argazkia: birdcenter.org
Omako basoa eta Santi Mamiñeko kobak
Argazkia: padeciendostendhal.blogspot.com Argazkia:eluniversopordescubrir.com
Basondo Fauna Babeslekua
Gaztelugatxeko San Juan Baseliza
Argazkia:guggenheim-bilbao.eus
Hondartzak
Hainbat dira Bizkaian,Gipuzkoan eta Lapurdin zehar dauzkagun hondartzak, mendebaldeko mutur batean dagoen La Arena hondartzatik (Muskiz) beste muturreko Barra hondartzaraino (Baiona). Gainera, euretako batzuk surf egiteko erreferentziazkoak dira.
Argazkia:megustavolar.iberia.com
Errota Ostatutik hainbat dira gertu ditugunak, esaterako, Bizkaia osoko edozein hondartza gehienez, ordubetera dauzkagu. Eta benetan ere ikusgarriak dira.
Bizkaiko hondartzen informazioa (Foru Aldundia)
Guggenheim Museoa
Argazkia: guggenheim.org / Sakatu argazkia beraien web gunera sartzeko
Guggenheim Bilbao Museoa Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen. Jada, 20 urteko ibilbidea du, izan ere, 1997an eraiki baitzuten.
Bisita egin beharrekoa da.
Plateruena Kafe Antzokia
Plateruena Kafe Antzokia Durangoko kulturgune herritarra da. Urteak dira Berbaro Elkarteak proposatuta ehunka herritarren bultzadarekin Plateruena zabaldu zela, herritarrak batuz, euskarazko kultura sustatuz eta mundu osokoa gozatuz. Musika, hitzaldiak, literatura, erakusketak, antzerkia, festa, bertsoa, gogoeta ez ezik, ostalaritza zerbitzua eskaintzen dute: eguneko zein asteburuko menua, taberna, merendolak, ospakizun bereziak… (Testua: www.plateruena.eus)
Argazkia: durangoturismo.net
San Agustin Kultur Gunea
Argazkia: turismodurango.com Klikatu argazkia AGENDA ikusteko. Argazkia: durango-udala.net
San Agustin Kultur Gunea Eszena Arte profesionalak hedatzeko gunea da (antzerkia, musika eta dantza). Programazio iraunkorra eskaintzen du, kultura-intereseko irizpideak erabiliz. Gainera, San Agustin kultur gunea SAREA deitutako Euskadiko antzokien sareko kide ere bada.
San Agustin kultur guneak Durangoko kultura elkarteen erakusleiho izan nahi du. Zenbaitetan, aretoa eta kultura-taldearen arteko ekoizpenaren bidez, besteetan berriz, taldearen proposamenak programazio egonkorrean txertatuz.
San Agustin kultur guneak uda sasoian kaleko arteen erakustalditxo bat antolatzen du; era berean, Landako erakustazokan formatu handiko ikuskizunak ere antolatzen ditu. (Testua: www.durango-udala.net)